XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PANPINA: Ba nik bai.
Sarri egiten ditu holakoak.
BUX: Hi hago isilik, Ottokar.
ELI: Jojo badator.
Eli ziur dago.
Jojo jatorra da.
WILMA: Jojo jatorra dela, eh?
Zenbat aldiz egin behar izan dugu emanaldia bera gabe, bat-batean desagertzen zelako?
Gizajo horrek beti aurkitzen du tabernaskaren bat sarrerarekin baina irteerarik gabe, edo hori esaten du behintzat.
PANPINA: Gaur ezina da hori gertatzea.
WILMA: Zergatik?
PANPINA: Gaur emanaldirik ez dagoelako.
He, he, he.
BUX: Utz itzak txantxak alde batera, Ottokar.
Ez gaudek berriketarako.
PIPPO: Agian ez du horiekin ezer lortu.
Lotsaturik egongo da eta ez digu esan nahiko.
LOLA:
Bai, batzuetan oso sentibera izaten da.
JUSSUF: Baina hain berandu itzultzeak baliteke oraindik ez duela dena galdutzat eman esan nahi izatea.
Baliteke oraindik esperantzaren bat izatea.
PIPPO: Nik nahi duzuna jokatuko dizut bide bazterrean bertan behera utzi gaituela.